SENDABELARRAK: INDIKAZIO FARMAZEUTIKO-ZERBITZUAREN PROTOKOLOAK GERNU ASALDURA ARINAK

Definizioa

Gernu asaldura arinak pixa egiteari lotutako alterazioak dira. Gernu patroiko arazoei zein noizbehinkako sintoma arinei edo errepikapenekoei buruzkoak izan daitezke, esaterako, pixa egitean mina edo erresumina, baginako azkura etab.

Horiek saihesteko, garrantzitsua da lehen tratamendu-mailan arreta jartzea: ohitura dietetiko osasuntsuak, higiene egokia eta gernu patroi erregularra.

Sintomen identifikazioa

Kontsultaren arrazoia gernu asaldura arinak dira.

Pixa egitean mina edo erresumina.

Presioa pelbisaren behealdean.

Mikzioen kopurua handitzea.

Baginako azkura.

Medikuagana bideratzeko irizpideak

Adina (15 urtetik beherakoak eta 75 urtetik gorakoak).

Sukarra.

Eraginik gabeko tratamendu antibiotikoa.

Odola gernuan (hematuria).

Hiru egun baino gehiago neurri kontserbatzaileak aplikatzen, hobekuntzarik lortu gabe.

Pixa egiteko premia larria eta etengabea.

Gernu uherra eta usain sendokoa.

Gerrialdeko mina.

Ebaluazioa

Eraginkortasunik gabe egindako aurretiazko ekintzak.

Sintoma horiek eragin ditzaketen beste medikamentu batzuk: antibiotiko sistemikoak (amoxizilina/azido klabulanikoa).

Alergiak.

Haurdunaldia.

Baliabide terapeutikoak

Neurri higieniko-dietetikoak indikatzea

Gutxienez 1,5 litro likido edan egunean, medikuak likido espezifiko bat edatea agintzen duen egoeretan izan ezik.

Xaboi neutroak erabili eremu intimoa garbitzeko.

Libratu ondorengo uzki-inguruko higiene egokia.

Kotoizko barruko arropa erabili.

Saihestu arropa estuak.

Saihestu narritatzaileak, hala nola alkohola, kafeina, tabakoa eta edari karbonatatuak.

Bainu jantzi hezea denbora luzez jarrita ez egon.

Prebentzio-gomendioak

Maiz txiza egin.

Txiza egin sexu-harremanak izan aurretik eta ondoren.

Idorreria saihestu.

Gernu asalduretarako ereginkortasuna frogatu duten probiotikoak eta prebiotikoak hartu.

Tratamendu farmakologikoa

Antibiotikoak eta antifungikoak.

Fitoterapia

Arctostaphylos uva-ursi L. Sprengel, Equisetum arvense L., Urtica dioica L., Urtica urens L. edo bi espezieen nahasketa, Vaccinium macrocarpon Ait.

AZERI-MAHATSA

Arctostaphylus uva-ursi L. Sprengel

Landarearen droga: hostoa.

Osagai nagusiak: arbutosidoa.

Indikazioa: emakume helduetan, beheko gernu-traktuko infekzio arinen sintomak tratatzeko, hala nola, pixa egiteko erresumin-sentsazioa eta/edo gernu egitea maiz.

Talde terapeutikoa: G04BX. Beste produktu urologikoak.

EMA posologia: 700 mg-1050 mg birrindutako droga, egunean bitan. Eguneko gehieneko dosia 1,75 g.

Posologia espezifikoa, AEMPS fitxa teknikoaren arabera. 850 mg-1040 mg egunean 2 aldiz, gehienez 850 mg-1040 mg-ko dosia 4 aldiz egunean. Ez da gomendagarria haurrentzat eta 18 urtetik beherako nerabeentzat.

Kontraindikazioak: azeri-mahatsarekiko hipersentikortasuna edo giltzurrunetako gaixotasunak.

Arreta-neurriak: sukarrik edo gernuan odolik izanez gero, medikuari galdetu.

Kontrako erreakzioak: goragaleak, gorakoak eta arazo gastrikoak. Baliteke gernuak kolore arre-berdexka izatea, patologikoa ez dena.

ASUNA

Urtica dioica L., Urtica urens L. edo bi espezieen nahasketa

Landarearen droga: aireko zatia, batez ere hostoak.

Osagai nagusiak: flabonoideak eta azido organikoak.

Indikazioa: txiza egitea arindu egiten da, zailtasun-sintomak daudenean. Halaber, gernu-traktuko arazoak arintzen dizkie prostatako hipertrofia onbera dutela jakinarazi zaien pazienteei.

Talde terapeutikoa: G04CX. Prostatako hipertrofia onberan erabilitako beste farmako batzuk.

EMA posologia: 380-570 mg birrindutako droga dosi bakar gisa, egunean 3-4 aldiz, 2-4 astez.

Posologia espezifikoa AEMPS fitxa teknikoaren arabera: 580-870 mg egunean bitan, bi astez. Ez da gomendatzen haurrentzat eta 18 urtetik beherako nerabeentzat.

Kontraindikazioak: asunarekiko hipersentikortasuna.

Kontrako erreakzioak: Ez dira deskribatu gomendatutako dosietan.

AZERI BUZTANA

Equisetum arvense L.

Landarearen droga: aireko zatia.

Osagai nagusiak: flabonoideak eta gatz mineralak.

Indikazioa: gernu kantitatea handitzea, gernu-traktua garbitzea lortuz. Gernu asaldura arinetan laguntzea.

Talde terapeutikoa: C03DB. Potasioa aurrezten duten beste diuretiko batzuk.

EMA posologia: 500-570 mg birrindutako droga, egunean 3 aldiz. Gehieneko dosia 1,5-1,7 g.

Posologia espezifikoa AEMP fitxa teknikoaren arabera: 570 mg 3 aldiz egunean, gosarian, bazkarian eta afarian, 2-4 astez. Ez da gomendatzen 12 urtetik beherako haurrentzat.

Kontraindikazioak: azeri buztanarekiko hipersentikortasuna edo likido gutxiago hartzea gomendatzen zaien pertsonak (bihotzeko edo giltzurrunetako gaixotasun larrien kasuan bezala).

Kontrako erreakzioak: urdail-hesteetako konplikazio moderatuak eta erupzio alergikoak.

AHABIA GORRIA

Vaccinium macrocarpon Ait.

Landarearen droga: fruitua.

Osagai nagusiak: proantozianidinak.

Gaur egun, elikadura-osagarri gisa baimenduta dago gernu asaldura errepikakorren kasuan.

Oharra: ez nahastu Ahabiarekin edo Mirtilorekin (Vaccinium myrtillus).

Erreferentzia:

Egileak: Villar Ferrer, M.M. (Sendabelarretako batzordekidea. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Coruña). Testu-orratzailea: Allúe Creus, J. (Sendabelarretako batzordekidea. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Bartzelona).

2020-2021. Plantas Medicinales. Protocolos del Servicio de Indicación Farmacéutica en trastornos urinarios leves. Farmazia Bulegoko Nazio Batzordea. Sendabelarrak. Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Kolaboratzailea: Arkopharma Institutua.