Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatu
Izena emateko azken eguna: maiatzak 31
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldia-rekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Proiektu honek, nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.
Zinema arloko film luzeko 6 proiektu (fikzioa, animazioa, dokumentala) aukeratuko dira.
Ekainaren 20an eta 21ean eskainiko da aholkularitza Tabakaleran.
TAILERRAREN DESKRIBAPENA
Tutorea: María Zamora (ELASTICA FILMS)
María Zamora (Valentzia, 1976) zinema ekoizlea da. 20 urtez, zinemagintzako talenturik nabarmenetako batzuk ekoitzi ditu Avalon PCtik, bazkide fundatzailea eta produktore exekutiboa izan baitzen. Bere lehen lanak Vera Fogwill eta Martin Desalvoren ‘Las mantenidas sin sueños’ eta Federico Veirojen ‘Acné’ izan ziren. David Planellen ‘La vergüenza’, Leon Siminianiren ‘Mapa’, Beatriz Sanchisen ‘Todos están muertos’, Nely Regueraren ‘María y los demás’, Carla Simónen ‘Verano 1993’ edo Nuria Giménez Lorangen ‘My mexican bretzel’ bezalako Estatuko zuzendarien opera prima ugari ekoitzi ditu.
Gainera, iaz Berlinaleko Urrezko Hartza irabazi zuen Carla Simonen bigarren film luzea ‘Alcarrás’, Elastica Films ekoiztetxe berritik ere ekoitzi du.
Data eta tokia. Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du Tabakaleran. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 20 eta 21.
Aholkularitza-saioaren helburua. Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko eta nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak…)
Lan-hizkuntza: Gaztelania
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Sinopsis.
- 5 eta 8 orrialde arteko tratamendua.
- Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).
- Finantzazio plana.
- Finantziazioaren egoera.
- Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.
- Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).
- Zuzendariaren oharrak.
- CV: enpresarena eta ekoizlearena.
- Kronograma
Parte hartu nahi izanez gero, atxikita jaso duzun formularioa behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 31 baino lehenago Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko posta helbidera: info@europacreativaeuskadi.eu
Informazio gehiago: 943 326837