Egun hauetan Donibane Garaziko “La Citadelle” ikastetxeko 12 eta 14 urte bitarteko 30 ikasle inguru Lizarrerrian dira, eskola bidaia batean. Acedoko kanpinean ostatu hartuta, bidaia aprobetxatu dute “Lizarraldea” BHIko ikasleekin topaketa bat egiteko. Ikasle horiek ere ikasketak euskaraz egiten dituzte, etorkizunean trukeak antolatzeko eta bi herrien arteko senidetzean sakontzeko.
Gainera, Koldo Leoz Garciandia alkateak eta Regino Etxabe zinegotziak harrera egin diete udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Minutu batzuetan, Leozek bi herriak lotzen dituzten lotura historiko eta kulturalak azaldu dizkie euskaraz, eta gogorarazi die laster Puyko Ama Birjinaren egunean Donibane Garaziko Udalbatzak Lizarra bisitatuko duela. Pedro Irulegiren horma-irudia ere aipatu du, bi udalerriei buruzko erreferentziekin apaintzen baitu osoko bilkuren aretoa.
Hain zuzen ere, Donibane Garaziko Udalak diruz lagundu du bi herrietako ikasleak hurbiltzeko bidaia hau, Lizarrako Udalak beste batzuetan egin duen bezala.
Bisita amaitzeko, Iñaki Rifaterraren eskutik bisita gidatua izan dute auzo monumentalean.