6 topaketa, erretreta hartzea eta etxaldearen transmisioa prestatzeko
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 6 hitzordu finkatzen ditu 2022ko hilabete hontatik goiti, laborariak beren erretreta hartzea eta etxaldearen transmisioa prestatzen laguntzeko. Helburua laboraria erretiratzearekin agertzen diren galde guzieri erantzutea da eta etxaldeen transmisioari buruzko gogoeta laguntzea.
Hortarako, hainbat pundu landuko ditugu egun hauetan :
- erretretarako eskubideak,
- dispositibo fiskalak,
- familia-arrañamenduak,
- etxaldearen balioa estimatzea
- etxaldea transmititzeko proiektua eraikitzea
Egunerdiko saioak – Hiruzpalau orenekoak – Lekua : Ainiza Monjolose
– Maiatzaren 19a, osteguna, 9.30/13.00
Erretreta dretxoak aipatuko dira, Isabelle Laclau, MSAko aholkulariarekin
– Ekainaren 2a, osteguna, 10.30/15.00
Fiskalitateaz argitasunak emanen ditu jurista batek
– Ekainaren 10a, ostirala, 13.30/07.00
Familia arrañamenduak aipatuko dira. Christophe Gourgues notarioak familiaren baitako transmisioaren molde desberdinak esplikatuko ditu.
Hitzordu indibidualak ere galdegiten ahalko dira, egun hortako.
– Ekainaren 14a, asteartea, 9.30/13.00
Etxalde baten balioa nola estimatzen den esplikatuko du Anita Lacarra lur-espertak.
– Uztailean
Brigitte Chizelle soziologoak 2 egun animatuko ditu etxalde transmisioaz, etxaldea familiako norbaiti edo kanpoko norbaiti transmititu nahi delarik proiektua plantan ezartzen erakasteko.
Vivea formakuntza
Edozoin xehetasun behar izanez gero edo egun hauetan parte hartzeko, Véronique EHLG-ko animatzailea deitu : 05 59 37 18 82