FAS ZINEKLUBA: “HORS NORMES”

2022ko maiatzak 17

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Hors normes · 2019 · Frantzia · 108 min. · Zuz.: Olivier Nakache, Eric Toledano · V.O.S.C.

Gizazinea (Caostica) eta Inst. Fr.-ekin elkarlanean saioa

Egiazko gertaeren gainean egindako fikzioa. Bruno eta Malik adiskideak dira, eta urteak daramatzate autismoak jotako haurrak eta nerabeak zaintzen; proiektu berri bat abiatuko dute baliabiderik ez duten gazte baztertuei formakuntza emanez kasurik muturrekoenetan direnak zaindu ditzaten. Alde horretatik, elkarte ez oso ohiko bat sortuko dute, ezohiko pertsonez osatua.

Umorezko tarteak ditu zenbait unetan, eta ez da falta kritika soziala ere. Garrantzitsua da batik bat pertsonaien eraikuntza eta haien historia: gizartean baztertuta dauden gizakiak, batzuk autismoagatik eta beste batzuk alderdi sozioekonomikoagatik.

Filma ez da melodramatikoa, eta ez dago autoerrukiz betea; protagonistak ez dituzte aurkezten biktima gisa; aitzitik, ahotsa eta indarra ematen zaie.

Donostiako Zinemaldian Publikoaren saria jaso zuen 2019an.

Gonb.: Victor Iturregui (Giz. prog.) eta Jose M. Millares Aritza (APNABI Autismo Bizkaia)

www.cineclubfas.com