Baionako militanteen leku historiko ezaguna da Patxoki. Euskori giltzak emanen dizkio gaualdi baterako, maiatzaren 25ean, asteazkenean; besta egun baten bezperan, zer ongi!
Lehenik, Zortzi taldeko kide diren Xanti eta Bixentek folk gitarrekin giroa berotuko dute, euskal rockaren klasiko handiak joz. Ondotik, gaualdiak ederki segitzeko, Clam y Dia DJek kantu hautatzaile bikainak direla erakutsiko digute, eta ipurdiak mugitzera behartuko gaituzte!
Hitzordua beraz maiatzaren 25ean, asteazkenean, 19:00etatik goiti, ongi ezagutzen duzuen Baionako Upelgile karrikako Patxokin. Sartzea urririk!