NUPEN “ELEKTRONIKA GUZTIONTZAT”

Parte-hartzaile, enpresen ordezkari, babesle eta irakasleak NUPeko 09. ikasgelan, minisumo roboten lehiaketa ikusten.

jardunaldiak 100etik gora parte-hartzaile izan zituen, eta minisumo roboten lehiaketa bat egin zen amaieran

RS Componentes Iberiaren eta IEEE Sensors Council & Systems Councilen babesa izateaz gain, Azkoyen, Niryo eta Jofemar enpresek hartu zuten parte

100etik gora parte-hartzaile (horietako 70, online) eta YouTube bidezko 200 konexio izan zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egindako “Elektronika guztiontzat” jardunaldiak, Carlos Ruiz Zamarreño irakasle eta Smart Cities Institutuko (ISC) kideak antolatutakoak.

Elektronikari eta bere aplikazioei buruzko jardunaldi horretan, askotariko gaiak landu ziren, hala nola txanpon eta billeteak detektatzeko aplikazio praktikoak (Miguel Achaerandio, Azkoyen), robotika industrialaren demokratizazioa (Vincent Goullin, Niryo) eta mikrokontrolagailuen historia eta Jofemarrek eremu horretan duen esperientzia (Miguel Ángel Garcés). Amaitzeko, ohikoa denez, minisumo roboten lehiaketa egin zen, zenbait probaz osatutakoa: sumoa, labirintoa, lauki-sarea eta minifabrika. Horietan, lau ikasleko 11 talde lehiatu ziren guztira, bakoitza bere robotarekin. Proba bakoitzaren irabazleek Raspberry Pico bat jaso zuten sari gisara, hots, RP2040 mikrokontrolagailuan oinarritutako garapen aldakorreko plaka txiki bat, Raspberry Pi fundazioak garatutakoa.

Gauzen elektronika” ekimenaren barnean kokatutako jardunaldi horren zazpigarren edizioa izan da hau, eta RS Components Iberia enpresaren laguntza izan du. Ikasturte honetan, gainera, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak sustatzen dituen NUPeko Kultur Proiektuen programazioan gehitu da. RS Componentes Iberiaz bestalde, IEEE Sensors Council & Systems Councilen Espainiako atalak ere babesten du jardunaldia.

Robotentzako proba bakoitzaren irabazlea

Sumo proban, robot irabazlea 15/48 izan zen, Laurent M. Tejadak, Jonathan Lanak, Carlos Sádabak eta Adrián Molinerok osatutako taldearena. Labirintoaren proban, berriz, El NANO robota izan zen irabazlea, Mikel Arregui, Iñigo Casado, Julen Fernández eta Asier Terés kide dituen taldearena. Bestalde, lauki-sarearen eta fabrikaren probetan, Rayo robotak lortu du puntuaziorik altuena, Pablo Fernándezek, Rubén Daríok, Pablo Quiñonesek eta Wagner Yaguanak osatutako taldearenak, eta MAMBOT izenekoa sailkatu da bigarren, Mikel Garcés, Eneko Zapata, Asier Juanaenea eta Iñaki Orradre kide dituen taldearena.

Rayo robota, Pablo Fernández, Rubén Darío, Pablo Quiñones eta Wagner Yaguana kideek osatutako taldearena.