GUNETUZ

Ongi etorri psikologia eta euskara uztartzen dituen webgunera. Nagusiki, psikologo euskaldunen sarea osatu eta psikologoak haien lana euskaraz egiteko baliabidez hornitzeko bitarteko berria da GuNETuz, bai eta gizarteari eduki baliagarriak eskaintzeko asmoa duen eremu birtuala ere.

Arlo ezberdinetako psikologoak gaude proiektu honen atzean: arlo akademikoan (irakaskuntzan zein ikerketan dihardugunak), bai eta arlo profesionalean lanean ari garenak ere eta, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, elkargune hau sortu dugu.

Zenbait ataletan antolatuta dago webgunea:

Foroa: hitz eta pitz aritzeko eta elkar ikusteko aukera.

Albistegia: berrien bilduma.

Eskaintzak: ikastaro- eta lan-eskaintzak.

Psikologia: psikologiarekin zerikusia duten argitalpenak, galdetegien itzulpenak, ikerketak, orientazioa, eragileak eta bideoak.

Parekidetasuna: genero-parekidetasuna sustatzeko egun dauden webguneak, bideoak, esku-hartzeak eta bestelako baliabideak.

Baliabideak: euskarazko datu-baseak, sare sozialak, webguneak, eta euskararen erabilera tekniko eta egokirako tresnak.

Adierazi bezala, sarea osatzen ari gara eta zu ere, zuk nahi duzun eran, egile izan zaitezke.

https://gunetuz.ueu.eus/aurkezpena/

Apirilak 7an aurkezturik, euskal webgune hau, psikologo euskaldunen topagune eta saretzeko gunea dena, psikologia gaien inguruko interesa dutenentzat eskaintzen da.

Aipatu eguneko agerraldia:

https://www.youtube.com/watch?v=S5JGmCrQq80

Argibide gehiagorik:

https://gunetuz.ueu.eus/