MADDI ORTIZ, EUSKALDUN BAT AMAZONIAN

Topaketa erabakigarria

Maddi Ortiz 1930. urtean Zokoan sortua da arrantzale familia batetan. Bere aita-anaiek bizitza gogorra ezagutu dute itsas mundu horretan eta ama galdu zutelarik, Helena, Maddiren ahizpa, etxeko andere bilakatu zen.

Maddi, arrantzale mundu horretan, gauza onak eta txarrak, bortitzak eta goxoak ezagutu ditu eta horregatik izaera azkar batekin handitu da Zokoa auzoan. Eskolan biziki ona zen eta breveta ukan zuen. Maleruski, ezin izan zituen bere ikasketak segitu ez bazuten horretarako aski dirurik familian, bere damu handia izan da beti.

Orduan, Parisera joatea erabakiko du eta etxekoandre lan postua ukanen. Han, bihotz oneko emazte bat ezagutuko du eta berarekin Pariseko pobreen eta miserableen mundua hurbiletik ikusi ahal izanen du. Beretzat, argitze bat izanen da!

Bere bokazioa atxeman du, bere fedea, bere bizi osoa, jende umil eta pobreen alde emanen du.

Hogoita hiru urtetan “Jesusen serora ttikiak” ordenean sartzea erabakitzen du. Ordena hori, hiru edo lau kideen artean osatua da eta munduan diren toki pobreenak eta galduenetan joaten dira beraien laguntza ematera, bertako jendeen bizitza errespetatuz eta hango ohiturak erabiliz. Behar dute bizi bertako jendeen moduan…

Euskal Herritik Hego Ameriketara

Lehendabizi, Pachacamac herrira, Peruko estatuan, joango da bere Euskal Herria utzirik. Hastapen horretan, beraien erkidegoan lan egiten du, seroren artean. Ondotik, erabakitzen du Hego Ameriketako indioekin lan egitea eta bere laguntza haiei ekartzea.

1956. Urte honetan, Tapitare tributara joateko hautua egiten du, Amazoniako oihan erdi-erdian Brasileko aldean. Han hogoi urte pasako ditu. Laborantzan ariko da irrisa eta manioka ekoiztuz. Itsasoaz duen ezagutza ere baliatuko du, bertako Araguaia ibaian arrantzan eta ihizian bere laguntza emateko. Denbora berean, abandonatuak diren haurrak biltzen dituzte beste serora taldearekin eta hazten dituzte bertako moduan.

Nahi nuke erran ere egun batean Tapitare haurdun den emazte bat gurutzatzen duela ibaia aldera joaten ari zena eta galdegiten dio nora joaten zen horrela. Emazte gazte horrek erantzuten dio, ur-errekara doala bere haurra ukaiteko eta hor bertan uzteko, urak ereman dezala beste mundura. Erran behar da, Tapitareko emazteak ezin dituztela hiru haur baino gehiago hazi, ez dutelako aski janaririk laugarren haur bat ukaiteko. Beraz, emazte hori gurutzatzean, galdegiten dio ez dezala haur hori errekara bota, utz dezala bizitzen. Hori entzun eta, Tapitareko emazte honek, proposatzen dio bizia emanen duelarik, haur berri hori seroren ordeari uztea. Maddik erantzuten dio baietz eta haurra biltzen du. Gaur egun haur ttipi hori handitu da, eta hiruhogoita sei urte ditu.

Maddi beti indianoaren alde borrokatuko da eta bere laguntza ekarriko du ere, aberatsak diren lur jabeen aurka, Amazoniako oihan bazterrak zirtzikatzen dituztenak, Tapitareko lurra defendituz. Indioen lurra defenditzean, hizkuntz ikasketak eginen ditu, bertako mintzaira ikasteko eta lehen Tapitareko hiztegia sortzeko. Hori esker, gaur egun hizkuntza hori erabiltzen da oraindik…

Bere azken borroka

1982. urtean, Maddik, Tapitareko tributako lagunak utzi beharko ditu, beste tribu mehatxatu berri batera joateko. Asurini deitzen dira, eta Xingu ibaia bazterrean bizi dira. Han bizia biziki zaila atzeman du eta han ere bere borroka segituko du, bertako hizkuntzaren alde eta ordu arte eramen zituen borroka guztiak eremanez, bere bizi osoa indioen alde, ttipien alde borrokatuz, Amazoniako indioen harrotasuna eta duintasuna berpiztuz eta mundu osoari plazaratuz, ezagutaraziz zer diren eta nor diren Amazoniako populuak.