GAUR GOIZEKO EGUNSENTIA

Goiz honetako egunsentiak

dirdiratsu argi bereziak,

esnatzen ari dira xoriak

inarrosten dituzte hegalak.

Baten-bat txistuka hasten da,

kantuz, sortzen melodia,

besteek dute ematen segida,

bilakatu da, sinfonia goxoa.

Zure leihoaren parean dira,

zuri eskaintzeko musika,

gaur zure urtebetetzeari,

denak batera kantari.

Egun ederraren txistuak

bete diezazula bihotza,

atera da orain eguzkia,

eguna izan dakizula goxoa!