16 urtetik goitikoentzako euskara ikasteko
eta euskarazko kanpalekuetarako laguntzak onartu dira
Lizarrako Udalak, aurten ere, euskarazko udalekuak egiteko (D ereduko ikasleak) eta 16 urtetik gorakoentzako euskara ikasteko dirulaguntzak ematea onetsi du.
Kanpalekuen deialdiak 2.000 euro bitarte banatu ahal izanen ditu laguntzetan, Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikasle bakoitzeko 125 euro gehienez emanen zaie, hirian erroldatuta badaude.
Bestalde, euskara ikasteko deialdian 7.000 euro banatuko dira azken ikasturtean prestakuntza egin dutenentzat. Pertsona bakoitzak gastuen % 40 jaso dezake, eta gehienez ere 400 euro.
Bi deialdietarako eskaerak irailean aurkeztuko dira. Oinarri osoak Udalaren web orrian kontsulta daitezke, Laguntzak eta dirulaguntzak atalean.