SENDABELARRAK: INDIKAZIO FARMAZEUTIKO-ZERBITZUAREN PROTOKOLOAK GAITZ BASKULARRAK BEHEKO GORPUTZ ADARRETAN

Definizioa

Beheko gorputz-adarretako gaitz baskularrak osasun-arazoa dira. Herrialde garatuetako biztanleria helduaren zati handi bati eragiten dio. Barizeak eta zainetako gutxiegitasun kronikoa (ZGK) garrantzi klinikoa duten ohiko asaldurak dira. Zainetako gutxiegitasuna gaixotasun baskular ohikoena da; kronikoa, progresiboa eta ez da beti onbera.

Sintomen identifikazioa

Kontsultaren arrazoia da arazo baskularraren sintomak beheko gorputz-adarretan.

Astuntasun-sentsazioa.

Inurridura.

Azkura.

Gorputz-adarren hantura.

Edema.

Karranpak gauetan.

Medikuagana bideratzeko irizpideak

Adina (15 urtetik beherakoak eta 75 urtetik gorakoak).

Bihotz-hodien aurretiko patologia (iktusa, infartua).

Gutxitzen ez den hantura.

Etengabeko mina zango batean edo bietan.

Arnasketa-arazoak.

Ondoez orokorra.

Ultzerazioa.

Bi aste baino gehiago neurri kontserbatzaileak aplikatzen, hobekuntzarik lortu gabe.

Ebaluazioa

Eraginkortasunik gabe egindako aurretiazko ekintzak.

ZGK eragin dezaketen beste medikamentu batzuk: ordezko hormona-tratamenduak, ahotiko antikontzeptiboak, aurrekari ultzeradunak dituen diabetesa, bihotz-, gibel- eta/edo giltzurrun-gutxiegitasuna.

Alergiak.

Haurdunaldia.

Baliabide terapeutikoak

Neurri higieniko-dietetikoak indikatzea

Ariketa fisiko erregularra.

Saihestu bero-iturriak.

Saihestu arropa estua.

Dieta orekatua gatz gutxirekin. Saihestu alkohola eta tabakoa.

Hankak pixka bat goratuta lo egin. Behar izanez gero, jaso hankak.

Gehiegizko pisua saihestea.

Idorreria saihestea.

Egoneko bizimodua saihestea.

Ez egon luzaroan zutik.

Tratamendu ez-farmakologikoa

Elastokonpresioa.

Terapia interbentzionista.

Tratamendu farmakologikoa

Talde terapeutikoa: C05C. Kapilarrak egonkortzen dituzten agenteak: flabonoideak; diosmina, hiosmina, diosmina/hesperidina, troxerutina, errutosidoa.

Fitoterapia

Ruscus aculeatus L., Aesculus hippocastanum L., Vitis vinífera L., Hamamelis virginiana L., Vaccinium myrtillus L.

Sendabelar horien indikazioak:

Zain-gutxiegitasunaren tratamendua. Sintomak honako hauek dira: hanketako hantura, astuntasun-sentsazioa, ondoeza, mina, nekea, azkura, tentsioa eta karranpak zangosagarretan. Halaber, hemorroideekin loturiko azkuraren eta erresuminaren arintze sintomatikoa lortzen saiatzea.

Sendabelar horien kontraindikazioak:

Printzipio aktiboarekiko edo eszipienteren batekiko hipersentiberatasuna.

Sendabelar horien arreta-neurriak:

Galdetu medikuari larruazalaren hantura edo larruazalpeko indurazioa, ultzerak, bihotz- edo giltzurrun-gutxiegitasuna dagoenean edo hanka bat edo biak bat-batean handitzen direnean.

Ez da segurtasunik ezarri haurdunaldian eta edoskitzaroan.

ERRATZA

Ruscus aculeatus L.

Landarearen droga: errizoma.

Osagai nagusiak: ruskogeninak (saponosidoak) eta errutosidoa (flabonoidea).

EMA posologia: 350 mg errizoma-hauts 3 aldiz egunean.

Posologia espezifikoa, AEMPS fitxa teknikoaren arabera: hauts krioehoa: helduak eta 12 urtetik gorako nerabeak, 350 mg 3 aldiz egunean, otordu nagusietan, 2 astez. Estraktua hesperidinarekin eta azido askorbikoarekin konbinatuta: 150 mg 2-3 egunean, 2-3 hilabetez.

Kontrako erreakzioak: goragalea, beherakoa eta urdail-hesteetako bestelako arazoak izateko probabilitatea.

INDIGAZTAINONDOA

Aesculus hippocastanum L.

Landarearen droga: hazia (eszina) eta azala (eskulosidoa).

EMA posologia: 275 mg azal hauts, egunean 3 aldiz. 100 mg hazi, 2 aldiz egunean.

Posologia espezifikoa, AEMPS fitxa teknikoaren arabera: azal krioehoa: helduak eta 12 urtetik gorako nerabeak, 275 mg, egunean bitan, gosarian eta afarian, hilabete batean. Haziaren estraktu lehorra: 263,2 mg, egunean 2 aldiz, 4-8 astez.

Kontrako erreakzioak: urdail-hesteetako arazoak gerta daitezke, buruko mina eta bertigoa, baita azkura eta erreakzio alergikoak ere.

MAHATSONDOA

Vitis vinífera L.

Landarearen droga: hostoa.

Osagai nagusiak: polifenoleak.

EMA posologia: 270-350 mg hosto-hauts, 3-5 aldiz egunean.

Posologia espezifikoa, AEMPS fitxa teknikoaren arabera: hauts krioehoa: helduak eta 12 urtetik gorako nerabeak: 540 mg 3 aldiz egunean, 7 egunez. Estraktu lehorra: 360 mg 1-2 aldiz egunean, goizez, 2-3 hilabetez.

Kontrako erreakzioak: larruazalaren hipersentikortasun-erreakzioak gerta daitezke (azkura eta eritema, urtikaria). Goragaleak, urdail-hesteetako arazoak eta buruko mina eragin ditzake.

HAMAMELISA

Hamamelis virginiana L.

Landarearen droga: hosto lehorra edo freskoa.

Osagai nagusiak: taninoak, galotaninoak eta proantozianidinak.

Posologia espezifikoa, AEMPS fitxa teknikoaren arabera: hauts krioehoa: helduak eta 12 urtetik gorako nerabeak: 580 mg, egunean bi aldiz, edontzi bat urarekin, gosarian eta afarian. Dosia 870 mg-ra igo daiteke hartualdi bakoitzeko.

Kontrako erreakzioak: ez dago informaziorik.

Erreferentzia:

Egileak: Sáenz Suarez, L. eta Olías Valdés, M. (Sendabelarretako batzordekideak. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Sevilla). Testu-orratzailea: Allúe Creus, J. (Sendabelarretako batzordekidea. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Bartzelona).

2020-2021. Plantas Medicinales. Protocolos del Servicio de Indicación Farmacéutica en trastornos vasculares en miembros inferiores. Farmazia Bulegoko Nazio Batzordea. Sendabelarrak. Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Kolaboratzailea: Arkopharma Institutua.