FAS ZINEKLUBA: “9 FUGAS”

2022ko ekainak 14

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

9 fugas · 2020 · Galizia · 85 m. · Zuz.: Fon Cortizo · V.O.S.C.

+KORTeN! Rotor, Ainara Elgoibar. EH, 2021, 16’. Doc

Musika eta irudiak zoragarri nahasten dituen film luze esperimentala. Lehenik musika eratu zen, inprobisazio teknika bat erabiliz, eta orkestra bat erabili hura jotzeko. Bederatzi pieza dira, soinu interesgarrikoak. Kapituluka banatutako irudi sekuentzia bat erabiliko dute haiek biziarazteko; kapitulu bakoitza istorio bat da. Istorioak elkarrekin nahasten dira, eta guztiek dute osotasun oniriko bat.

‘9 Fugas’ ez da ohiko filma; esperimentua da gehiago, lan artistiko bat, eta hala baloratu beharra dago. Kontua ez da istorioak kontatzea, baizik eta ikuslea belarriz eta begiz estimulatzea, oroitzapenak ekarriz eta beldurra, suspentsea, drama eta egunerokotasuna transmititzen dituzten emozioak pitzaraziz.

Oso originala musika aldetik, ez du mezurik falta.

Gijongo 2020ko zinemaldian, ex-aequo filmik onenaren saria irabazi zuen.

Gonb.: Fon Cortizo (zuz), Ainara Elgoibar (zuz)

www.cineclubfas.com