“XIMUR” MUSIKALA SARITURIK

 

Jaso Ikastolak antolatutako XIMUR Musikalak espainiar estatuko Neurologia Elkartearen “Alzheimer Sozial 2021” saria jaso du

 

  • Sariak Mendebaldeko ikastolaren proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna eta dementzien ezagutzari eta prebentzioari buruzko irakaskuntza-proiektua aitortzen ditu.

  • Musika-ikuskizunaren edizio bakoitza gizarte-gai bati buruzkoa da, eta jardueran parte hartzen duten DBHko ikasleek eztabaidatu eta aukeratzen dute.

BARTZELONA.- JASO IKASTOLAko ikasleen musikalak, Nafarroako mugetatik haratago errekonozimenduak jasotzen jarraitzen du. Espainiako Neurologia Elkarteak (SEN) Alzheimer  saria eman dio bere kategoria sozialean JASO MUSIKALAri, iaz eszenara eraman zuen eta gaixotasun horri eta adinekoei bereziki eskaini zien XIMUR ikuskizunagatik.

Urtero Alzheimerrari buruz ematen dituen sarietan, Espainiako Neurologia Elkarteak JASO IKASTOLAren XIMUR musikalaren proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna aitortu dizkio, bai eta ikasleei zuzendutako dementzien ezagutzari eta prebentzioari lotutako irakaskuntza-proiektua ere.

SEN-ek  sari banaketa egiteko antolatutako ekitaldi instituzionala gaur arratsaldean egin da Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau Ospitaleko Esparru Modernistan, eta, kategoria zientifikoan, Marc Suárez Calvet ikertzaileak jaso du Alzheimer saria, gaixotasun neurologikoei buruzko beste sari batzuen artean. Jaso Ikastolaren saria Imanol Janices eta Irantzu Zabalza musikalaren zuzendariek jaso zuten, eta esker ona adierazi zuten “SEN bezalako ospe zientifikoa duen erakunde batek, eskola-talde honek sormenaren eta lan kooperatiboaren bidez, haien aitona-amonen belaunaldiko pertsona askok bizi duten errealitatera hurbildu,  enpatizatu eta sentsibilizatu nahi izanagatik, bai eta ekimenaren sormena eta konpromisoa aitortu nahi izateagatik”.

Orain arte JASO IKASTOLAren musikalak antzeztu dituen hamar edizioetako bakoitza gizarte-gai jakin bateko balioei eskainita egon da. Gai horiek, aldez aurretik, ikuskizunaren diseinuan, interpretazioan, ekoizpenean eta sustapenean parte hartzen duten DBHko ikasleek beraiek eztabaidatu eta aukeratzen dituzte. Gaur egun eszenaratzen ari den SUTAN ikuskizuna feminismoari eta lan-eremuko genero-berdintasunari eskainita dago, eta XIMUR aurreko edizioan Alzheimerra eta adinekoen errealitatea izan ziren hizpide, azken horrek jaso baitu orain SENen aintzatespena.

Hezkuntza-programa baten emaitza

Ikuskizun musikal bat ekoizteko ekimena ez zen kasualitatez sortu JASO IKASTOLAn. Sormeneko, ekintzailetzako, lan kooperatiboko eta autokudeaketako hezkuntza-programa baten emaitza da, STEAM metodologian oinarritua (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika). Mendebaldeko ikastolak horren aldeko apustua egin du, eta, urtero, ikasleek ikasturte osoan zehar garatzen eta entseatzen dute.

DBHko 50 bat ikaslek – 12 eta 16 urte bitartekoak –, ikastetxeko irakasleek, gurasoek eta Imanol Janices (Gorputz Hezkuntzako irakaslea), Irantzu Zabaltza (Lehen Hezkuntzako tutorea) zuzendariek boluntariotzan egindako lanaren laguntzaz, beren sorkuntza-proiektu honetan parte hartzen dute. Arte eszenikoekin berariaz lotutako diziplinetatik haratago, honako helburu hauek ditu: gaitasunetan heztea, adimen emozionala garatzea, asmamena eta sormena sustatzea, eskolako bizikidetza edo euskararen erabilera kurrikulumetik kanpo sustatzea.