Chimamanda Ngozi Adichie
Etxola guztiek lastozko teilatuak zituzten. Haien izenak, hala nola Babuinoen Aterpea eta Arantzurdearen Etxea, eskuz margoturik zeuden harrizko bidexketara jotzen zuten egurrezko ateen ondoan, eta leihoak zabalik uzten ziren bezeroak jakaranda-hostoen xuxurla eta itsasoko olatuen hots lasaigarri eta beti-batekoa adituz iratzar zitezen…
Itzultzailea: Itziar Ultzurrun