TXALORIK EZ, ARREN

 

Harkaitz Cano

Toleratu, pentsatu nuen nire artean, hortxe dugu eguneko lehen hitz arriskutsua. Aspaldi erne zitzaidan susmoa ez ote dioten (edo diogun) “toleratu” aditzari esanahia aldatu. Esaten dugunean “toleratu egiten dela”, zer esan nahi da? Ez zaigula piperrik inporta. “Ez zaigula inporta” esaten dugunean, aldiz, zer esaten dugu? Mespretxatu egiten dugula, gutxietsi. Eta esango bagenu “errespetatu egiten dugula”, esan nahi genuke… toleratu egiten dugula, baina justu-justu.

https://www.booktegi.eus/liburuak/txalorik-ez-arren/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi