UDAKO GOLEM ZIKLOA: BILBO

Gure betiko Udako Golem zikloa ohiko hitzordura itzuliko da aurtengo udan ere, Golem Alhóndigako filmekin. Uztailaren 8tik abuztuaren 18ra, sasoiko filmik onenen sorta bat izango dugu ikusgai. Gure asmoa da aniztasun zinematografikoa areagotzea, udako hilabeteetan nahiko urria izaten baita, eta autore-zinemak denboraldian eman dizkigun pelikularik interesgarrienak eskaintzea. Guztira 22 film ikusiko ditugu jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Urtean zehar egitarauan sartu ez diren filmekin batera, gure ustez zinema-pantaila batean berriro ikustea merezi duten lanek osatuko dute zikloa.

Aurtengo edizioak protagonista garbi bat izango du: LARS VON TRIER. Izan ere, maisu daniarrak hartuko du gure programazioaren zatirik handiena, bere zazpi izenbururik ospetsuenez osatutako zikloarekin. Hala, 80ko hamarkadako bere lehen film luzeak berreskuratuko ditugu, hala nola EL ELEMENTO DEL CRIMEN edo EPIDEMIC, eta bere «trilogía del corazón dorado» ezagunaz gozatu ahal izango dugu berriz ere, ROMPIENDO LAS OLAS, LOS IDIOTAS eta BAILAR EN LA OSCURIDAD izenburuekin, besteak beste.

+INFORMACIÓN Y ENTRADAS