AUZO-LOTSA 31 LOTERIA

Hurrengo pasadizo hau, hobeki ulertzeko, komeni da jakitea, aurreko urteetan, Iruñean, ezaguna izan zela elbarrien loteria bat, hau da, estatu osoan, desgaitasunen bat zuten pertsonak, batez ere, elbarri fisikoak, ba, aritu ziren loteriako txartelak saltzen, gero zozketatu eta sariak banatzeko.

Bueno, ba, handik denbora luze samar batera, eta, kontu hura, ordurako nahiko ahaztuta neukanean, egun jakin batean, garai hartako Agoitz kaleko kontserbatoriora iristen ari nintzenean, halako batean, eta ni asko konturatu gabe, emakume heldu bat niregana hurbildu eta zera galdetu zidan:

–Kaixo, egun on, mutil! Aizu, mesedez!, gelditzen al zaizu loteriako txartelen bat?

–Ai, andrea!, sentitzen dut, baina nik ez dut loteriarik saltzen! Beste nonbait bilatu beharko duzu! Agur!

Eta emakume hark, nitaz errukituta-edo, alde egin baino lehen, txanpon batzuk nire eskuetan jarri, eta, orduan, bai, orduan lasai egin zuen hanka niregandik. Geroztik, borondate oneko andere hura, ez nuen berriro ikusi.