Milesker Dante!
Gure azken Biltzar Nagusian aipatu bezala, Dante Edme-Sanjurjo elkarteko Zuzendari Orokorrak ekaina bukaeran bere funtzioak utzi ditu.
Gure eskerrik beroenak Ipar Euskal Herriko moneta sortzeko eta garatzeko eman duen energia guziarentzat.
Eusko sortu baldin bada eta Europako lehen tokiko moneta bilakatu baldin bada, besteaz beste Danten ekarpenari esker da, lehenik sortzaile gisa, ko-lehendakari eta azkenean Zuzendari Orokor gisa
Dantek segituko du disponibilitatea ukaiten Euskal Monetarentzat, geroari begira ditugun erronkei aurre egiteko!