ARRANO BELTZAREN ITZULERA

Gau honetan amets egin dut,

ekia gauean zela piztu.

Urte luzeen ondotik,

frustrazioa ezaguturik,

mundua aldatzen ari da,

amesten askatasuna.


Eguneroko bizian,

jende guztien artean,

euskara da karrikan,

aditzen alde guztietan.


Gau honetan amets egin dut,

beltza xuriz zela aldatu.

Anai arteko borroka,

ahantzi ta desagertu da,

batasuna eginda,

esperantza sortu da.


Arranoak, hegaldaka,

biltzen du gure Herria,

bere txistu bizia

eskaini digu alerta.

Gau honetan amets egin dut,

Nafarroa zela berpiztu…