BAIONAKO JAIAK

 

Baionako jaiak tokiko monetan!

Baionako jaiak bai, lurraldearekin solidario izan ere bai! Euskoari esker, biak posible dira! Horretarako, joan zaitez Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzen duten 70 elkarte, ostatu, peña, jatetxe eta kafetegietatik batzuetara.

Eusko erabiltzea tokiko eragile ekonomikoak biziaraztea da, eta hori baino anitzez gehiago ere. Erabiliko dugun moneta hautatzea, biharko lurraldea eraikitzeko ahalaz birjabetzea da: trukeak birkokatzea, zirkuitu laburrak garatzea, trantsizio ekologikoa zalutzea, euskara nabarmentzea eta elkarte bizia finantzatzea