BAIONAN EUSKOREN ERAKUSMAHAIAK

 

Sakelak tokiko monetaz betetzeko, joan Euskoren erakusmahai batera

Euskal Moneta elkarteko laguntzaileek eta soldatapeko langileek aurkituko dituzu, bi tokitan

  • Upelgile karrikako Patxokiren aitzinean, egunero, 11:00etatik 19:00etara (larunbatean izan ezik, 11:00etatik 15:00etara)
  • Karrikaldiak egiten diren Jacques Portes plazan, ostegunetik igandera, 11:00etatik 19:00etara (larunbatean izan ezik, 11:00etatik 15:00etara)

Han, “Baionako bestak euskoz” gutun-azalak eskuratzen ahalko dituzu, eta, horrez gain, dirua trukatzen ahalko duzu, Eusko kontutik dirua ateratzen ahalko duzu, elkartearen kide egiten ahalko zara eta 3 euskotan salgai izanen den Baionako bestetako Eusko zapia erosten ahalko duzu!