ESKUAHALDUNAK-AZKEN MUGA KOLEKTIBOA: ERAKUSKETA

 

 

Eskuahaldunak-Azken Muga kolektiboaren laurogeita bat eskultura daude ikusgai Gotorlekuko Mistoen eraikinean Topaketak 2022 programaren barruan

 

‘Topaketak 2022: Eskultura’ programak sustrai artistikoak eta sormen-prozesuaren zailtasunak islatzen ditu abangoardien lekukoa hartzen duten lanetan

 

Irailaren 11ra bitarte Eskuahaldunak-Azken Muga eskultore elkartearen ‘Topaketak 2022: Eskultura’ erakusketa, zeinak Iruñean aurkeztuko baitu 81 kideren lanaren hautaketa bat. Erakusketa Topaketak 2022 programaren barruan kokatzen da, 72ko Topaketak deitutakoen berrogeita hamar urte betetzen direnean. Nazioarteko abangoardiako jaialdi horrek protagonismoa eman zien joera esperimental eta minoritarioei, artisten eta ikusleen arteko elkarrekintzaren ikuspegitik.

 

Ikusgai egonen diren piezen artean artista nafarren hogei bat lan daude eta, batez ere, sormen-prozesuaren aniztasuna islatzen dute. Hainbat teknika eta material ikus daitezke, kolektiboaren ekoizpen berrienean ibilbide luzea egiten dutenak, aurtengo piezekin eta zaharrago batzuekin, 72ko jaialdiaren espiritu abangoardista gogora ekarri eta birsortzeko eta eskulturaren egungo indarra agerian uzteko. Nabarmentzekoa da mota guztietako materialen erabilera, tradizionalenetatik hasita, zura, harria eta burdina, esaterako, beira zuntz eta aluminiora, baita mendiko elurra ere. Heterogeneotasun hori egileen adinean ere ikus daiteke, izan ere, badago sortzaile gazteen lana, hala nola, Irene Zarranzena, eta beteranoagoena ere, Vicente Larrearena kasu, zeinak duela bost hamarkada ‘Egungo euskal artearen’ jatorrizko topaketen erakusketan parte hartu baitzuen Nafarroako Museoan.

 

Askotariko belaunaldiek, materialek eta arte-formek beren bilakaera eta azken urteetako arte-ekoizpenaren aberastasuna islatzen dute, bai eta emakumeak pixkanaka sartzen ari direla ere, oraindik gutxiengoa izanik ere etengabe hazten ari baitira. Eskultura topagunea da, espazio komuna, horien sortzaileak bezain askotarikoak diren lanen erroa. Erakusketako obra guztiak jardunean dauden artistenak dira eta artearen alor horretako egungo panorama biltzen dute.

 

Erakusketa Mistoen Eraikineko lehen solairuan egonen da ikusgai eta ohiko ordutegian bisitatu daiteke, asteartetik larunbatera: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30etik. Igande eta jaiegunetan soilik goizez bisitatu daiteke, 11:30etik 13:30era, eta astelehenetan itxita egonen da.