Esne Kontratuaren dekretu berriak, hainbat baldintza aldatzen ditu
Ekoizleak eskaintza jaso eta hamabost egunen buruan idatziz erantzun beharko du onartzen duen edo ez
Ministroen Kontseiluak esne-sektorearen kontratazioari buruzko araualdaketak jasotzen dituen Errege Dekretua onartu zuen, Elikagaien Katearen Legea betetzen dela bermatzeko.
Berrikuntza nagusien artean dago, sei hilabetetik gorako iraupena duten prezio finkoko kontratuak dituzten ekoizleek beste kontratu-eskaintza bat eskatu ahal izatea. Berrikuspen hori eskatu ahal izango dute, baldin eta frogatzen bada, gutxienez hiru hilabetez, indarrean dagoen kontratuaren barruan, ekoizpen-kostuen igoera iraunkorra eta jarraitua gertatu dela, eta, horren ondorioz, ekoizleak kostu horiek baino prezio baxuagoa jasotzen duela entregatutako esneagatik.
Horrez gain, esnearen prezioagatik jasotzen diren eskaintzek honako baldintza hauek bete behar dituzte: Ekoizleak eskaintza jaso eta 15 egunen buruan idatziz erantzun behar du egindako eskaintzarekin ados dagoen edo ez duen onartzen. Hala egingo ez balu, eskaintza ez duela onartzen ulertuko baita.
Bestetik, eskaintzan zehaztu beharko da Jatorri Izendapenen batera, Adierazpen Geografiko babestu batera, zein Bermatutako Tradizional Berezia (Especial Tradicional Garantizada) bideratuko den esnearen prezioa, baita hara bideratuko den litro kopurua ere.
Gogoratu! Bi kontratu original sinatu beharko direla: bata ekoizleak hartuko duena eta bestea enpresak gordeko duena.
Era berean, bai eskaintzak eta baita kontratuak ere, gutxienez lau urtez, gorde behar dira.