ARTIZAR

 

Goazen aire berri baten arnastera,

iduzki berri baten alde berotzera.

Zuri galdetzen dautzut egitea,

zure bihotzak sentitzen duena.

  

Goazen bizi berri baten aldera,

elkarrekin arnasa berpiztera,

amodiozko pindar ederrak

dir-dir egin dezala gure bizia.

  

Gaur dena bere tokian jada,

inguru guzia argitua da,

miresten dut zure indarra,

begiesten dut zure edertasuna.

  

Urostasuna zuretzat egina da,

murgildu gaitezen bere barnean,

igeri egin dezagun biok bere uretan,

maitasun itsasoan, gure egoitzan.

  

Nehork ez deusek ez gaitu bereziko,

zeruak duen eguzkia bikoteko,

gure bidea dugu urrun eramango,

bat besteari lotuak gira betirako.