Olerkari maitea,
udako oporrak ere baliatuko ditugu arnasa edo hatsa hartzeko, bizitzeko, eta agorrilean edo abuztuaren 27an hitzordua dugu Senpereko Larraldean:
Poesia-tailerra goizeko 10:00etan Josu Jimenez Maiarekin
Plazer handiz elkar berriro ere ikusiko dugulakoan, laster arte besarkada bana eta muxu-zaparrada.
KUTX ALA PIL?
POEMA ALAI BAT ZURI
3 minutu hartu eta
irribarre egin dizut
egunaz gozatzeko.
Kutx ala pil?
Lagun batek erran daut
sekulako poetisa naizela
baina nigandik poema alaiak
irakurri nahi lituzkeela.
Kutx ala pil?
3 minutu hartu ditut,
kutx ala pil egin,
kutx atera deizut,
irribarre egin
eta egunaz gozatu.
Eta zuk,
kutx ala pil?
Ainara Maia Urroz