Mila laurehun ta berrogeita laugarren urtea,
ingelesaren sustenga galdu ondoren,
Dunois kondea eta Gaston bizkondea,
Baionatik eta Mauletik sartu ziren.
Otsoak ziren guri ausiki nahian,
konkistatzaileak, odolen egarrian,
Lapurdi, Xiberoa, biak zirelakoan
euskaldunak, mundu libre, eder batean.
Aiherrako hitzarmen izenpetu ondoren,
Frantziako erregearen menpean,
galduak, hustuak, preso gure etxean,
mendekotasunean gelditu ginen.
Bastillako hartzeak gaitu urperatu,
kataklismoa izugarria du sortu,
gure lurrak basatza beltzak bilakatu,
euskaldunen odol gorria pozoinatu.
Hiru mende geroago zertan ote gira?
Aldatuak, frantses herritartasunezkoak?
Batzuek ere sortarazten dituzte dudak.
Ginen, gira, eta izanen, euskaldunak!