Irailaren 30a arte zabalik dago helduen euskarazko udalekuetarako eta helduen euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea
Egun berean bukatuko da kultur jarduerak antolatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko ekintzak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea.
Irailaren 1ean, Lizarrako Udalaren bi dirulaguntza deialditarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu da: bata, euskarazko kanpalekuetarako (gehienez ere 125 euro pertsonako) eta, bestea, helduentzako euskara ikasteko (gehienez ere 400 euro pertsonako).
Halaber, irailaren 30ean bukatuko da kultur jarduerak antolatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea.
Deialdi guztien oinarriak Udalaren web orrian kontsulta daitezke, Gaurkotasuna, Dirulaguntzak eta Laguntzak atalean:
http://www.estella-lizarra.com/eu/gaurkotasuna/diru-laguntzak-eta-laguntzak/