ZIBURU, ONDAREAREN EGUNAK

 

2022ko Ondarearen Europar Egunak irailaren 17an eta 18an iraganen dira.

Baina estreinaldian parte hartzeko, hitzordua Ziburun duzu, Zokoako gotorlekuko zabaldegian, Mauvais Coton konpainiaren Culbuto zirkuarekin!

Tente-potente erraldoiaren gainean, gizon bat, zangoak itsasoan, kulunka dabil, bere mugak esperimentatuz, bere bizia kitzikatuz, eta irautera jostatuz.

Eta asteburu osoan itsas ondarea da bereziki ohoretan ezarriko, Elkanoren patatxaren heltzearekin. Alabaina, euskal itsasturiak Lurraren lehenbiziko zirkumnabigazioa kausitu zuen duela 500 urte!

Asteburuan zehar, Zokoako gotorlekuarena, Errekoletoetako obren bisita, eta itsasargiarena; erakusketak, Xabi Solanoren kontzertua.

EGITARAUA

09/16a, ostirala : estreina Ziburun 19:15

  • Culbuto • Mauvais Coton konpainiaren • Zokoako gotorlekuko zabaldegian

Zirku ikusgarri horretan gizon batek, zangoak itsasoan, kulunkatuz, bere mugak esperimentatzen ditu, bere bizia kitzikatzen du, eta atxikitzera jostatzen da • FR

09/17, Larunbata

  • 9:30 & 10:30 & 11:30 • Itsasargiaren bisita gidatuak* Pays d’Art et d’Histoire erakundearekin • FR
  • 10:00 & 11:15 • Errekoletoetako obren bisitak* Rémi Desalbres arkitektoarekin • FR
  • 11:00 & 15:00 • Egiategia xaiaren bisitak* (5€)
  • 14:00-18:00 • Itsasargiaren bisita libreak
  • 14:30 • Errekoletoetako obren bisita* apainduren berritzaileekin • FR
  • 14:30-16:00 • Jakintza elkartearen hitzaldia Demarkazio muga eta parte okupatua Euskal Herrian • Bordagaineko dorrean • FR
  • 16:00 • Errekoletoetako obren bisitak* Pays d’Art et d’Histoire erakundearekin • EU
  • 16:30-17:45 • Mahai-ingurua Eusko Ikaskuntzarekin partaidetzan Emazteak eta arrantza • Bordagaineko dorrean • EUS (aldi bereko itzulpena frantsesera)
  • 18:00 • Laxoko partida Luzean elkartearekin • Pilota plazan
  • 19:00ak inguruan • Elkano fundazioaren patatxaren heltzea • Larraldenia portuan •
  • 20:00 • Xabi Solanoren kontzertua • Pilota plazan

09/18an, Igandea

  • 10:30, 14:00 & 15:30 (15:30 : konfirmatzekoa) • Zokoako bisita gidatuak*, Auzoalde bat, gotorleku bat, Pays d’Art et d’Histoire erakundearekin • FR
  • 11:00 • Elkano Fundazioaren erakusketaren bisita iruzkindua • Larraldenia portuan • FR/EUS
  • 11:00-13:00 & 15:00-17:00 • Delphine Le Corff Ricau eta Anne-Sophie Susperreguiren Pêcheurs en Pays basque – Port de Saint-Jean-de-Luz, Ciboure liburuko argazki erakusketaren bisita libreak • Bordagaineko dorrean
  • 11:30 & 14:30 • Errekoletoetako obren bisitak* Pays d’Art et d’Histoire erakundearekin • FR

09/18tik 10/11ra

Hirigintza erakusketa BERREGIN – Errekoletoen komentuko obrak • Ziburuko Camille Jullian plazan eta Donibane Lohizuneko Luis XIV.a plazan

*Izena emanez Turismo Bulegoan

Dohainik, kontrakoa zehaztu ezean

Info + : https://mairie-ciboure.fr/jep-2022/