EUSKAL ERLAITZEKO HERRITARREN ELKARTEA

 

Euskal erlaitzeko errepidea « bidea » mantentzeko petizioa

https://chng.it/XtCBTL9p

Euskal Erlaitzeko Herritarren Elkarteak (EEHE-k) petizio bat zabaldu du Urruña eta Hendaia arteko euskal erlaitzeko errepidearen mantentzea eskatzeko.

Honako puntu hauek eskatzen ditugu:

  • Berritze eta desbideratze lan handiak, ikerketek identifikatu dituzten lekuetan, errepideak luzaz iraun ahal izateko.
  • Errepideari jarraikitzen zaion itsasbazterreko xendraren zabaltzea, antolamendu batekin ikerketek identifikatu dituzten lekuetan.
  • Iraupen laburreko aparkaleku segurtatu batzuen antolatzea.
  • Bizikleta bide baten sortzea, errepideari paralelo doana.

 

Ezin konta ahala jende bada erlaitzeko errepidean autoz ibiltzen dena, bazter miresgarri horien ikustearekin memento magiko bat biziz. Lanean ari diren tokiko biztanleek, asteburuetan denborarik ez dutenek edo akituegiak direnek, adineko edo ahalmen urriko pertsonek, horiek guziek ez dute gehiago erlaitza ikusteko aukerarik.

Ez dugu onartzen ahal gutiengo tipi batek, horien artean administrazioetan erantzukizunak dauzkaten pertsona batzuek, euskal erlaitza turismo hutseko toki bihurtzea erabaki dezan. Ez da pentsatu behar halako toki bat ekologikoagoa izanen denik. Ekologia, tokiko herritar eta laborariekin adosturik garatu eta lagundu behar da. Laborariak lagundu behar dira.

 

Zerbait egin behar dugu lehenbailehen. Bilkurak iraganen dira 2022ko urritik goiti eta bilkura horietan, dudarik gabe, erabakiak hartuko dira. Botere publikoek gure iritzia kontuan hartu behar dute.

 

Nahi baduzu errepidea mantendua izan dadin, sina ezazu gure petizioa. https://chng.it/XtCBTL9p

 

 

Aukerarik errealistena, egoiliarrak eta biztanleen gehiengo handia gogobetetzen dituena hauxe da:

–        Errepidea autoentzat zabalik uztea autobide ingurabideko biribilgunetik Hendaiaraino.

–        Zokoaren eta autobide ingurabideko biribilgunearen arteko zatia hestea, arau irmoak hartuz, baldintza honekin:  sarbide bat egitea zati hartako bazterrean dauden hiru etxe eta Juantcho kanpalekuarentzat. Sarbide hura kamioientzat ere erabilgarri izan beharko da (zikinontziak, gasa etab.).

–         

Adostasun batera iritsi beharko litzateke hiru herrien, departamenduaren eta beste instituzioen artean.

Errepidetik kanpo, ez da alternatiba seriosik.

Errepidea hesten bada, mendi gainetako bidea, Behobia ,« La glacière ,chemin de crêtes »- ko bideak eta zirkulazioz galkatuak izanen dira.

 

 

Inolako erabakirik hartzen ez bada epe labur batean, eskatuko dugu erreferendum baten antolatzea hunkituak diren hiru herrietan, hau da, Ziburun, Urruñan eta Hendaian. 

 

Lur lehertzeak fenomeno arruntak dira munduko itsas ezponda guzietan. Gaztetan ezponda horien gainean ibiltzen ginen arriskurik gabe! Ukaezina da lobby batzuek fenomenoa erabiltzen dutela tokia ezagutzen ez duen jendeari sinestarazteko errepidea baitezpada hetsi behar dela eta beste aterabiderik ez dela.

2020ko urriaren 29ko lehertzea errepidetik 27 metrotara gertatu zen! Gainera, leku horretan ezponda ez da biziki malkarra. 

Neurri handi batean, lehertze horiek gertatzen dira euri uren drainatze eskasagatik (isurtzeko arroilarik ez baita bide bazterrean).

 

Autoentzako sarbideari dagokionez, zirkulazio arrazoitua ikertu beharko da. Udan bereziki, errepidea jende anitzek erabiltzen duenean Hendaiako hondartzara joateko.

 

Lineako petizioa

 

Azpimarratu nahi dugu euskal erlaitza pasabide eta jarduera gune bat dela historiaurreaz geroztik. Otsozelaiko harpeetan aurkitu ziren 30.000 urteko suharriak, Galiziatik ekarriak, horren froga dituguAro hartako gizakiek itsasoaren bazterretik zebiltzan bideak nagusiki hartzen zituzten.

Abere hazkuntza aspaldidanik egiten da eremu horretan.

Urruñako baserri etxe zaharrenetarik bat, « Etzan » izenekoa, 1249koa, erlaitzan da kokatua.

Bertan Napoleon garaiko baseak izan dira.

  1. urteetan eraiki Abbadia gazteluak jarduera anitz sortu zituen.
  2. urteetan Behobia eta Biarritz arteko tranbia erlaitzetik iragaten zen.

Okupazioaren garaian ere, Alemaniarrek hainbat bunker eraiki zituzten.

Betidanik merkataritzako harremanak izan dira Zokoako eta Hendaiako laborari zein arrantzaleen artean. Etab.

 

 

2010ean idatzi genuena:

« Aho batez errepidearen hestearen aurka gara, baina antolamendu eta, zergatik ez, zirkulazioaren arautze arrazoitu baten alde gara (gutienez tokiko biztanleentzat). Adibidez, DONIBANE LOHIZUNE/ZOKOA/HENDAIA arteko joan-jinkari baten sistema iker daiteke.

Bide bazterreko etxe batzuentzat, abiadura handiz -batzutan orduko 150 km-ko abiaduran-  ibiltzen diren motoak traba handiak dira, abarrots eta lanjer handia sortzen baitituzte. Gai horretaz mintzatu beharko dugu motodunen elkarteekin.

Errepidearen hesteak zirkulazio arazo handiak eta desertifikazioa sortuko lituzke, antolamendu eta mantentzeari amaiera emanez.

Pertsona batzuen proiektu aitorrezina hauxe da: departamenduko errepide hau kentzea erlaitza leku pribilegiatu (ez baitezpada ekologikoago) bihurtzeko, har dezaketenei bakarrik erreserbaturik, hau da, osasuntsuak direnei eta denbora dutenei… Hemendik hurbil aldiz, hego Euskal Herrian, erlaitza modu berezian antolatua izan da, galtzadatik bereizitako pasealekuak, bizikleta bideak eta aparkalekuak eginez, denentzat -gazte, zahar ala ahalmen urriko izan- erabilerraz izateko.

Jabe batzuk oraindanik prest dira bide bazterrean daukaten lurraren zerrenda baten salmenta negoziatzeko halako antolamenduak egin ahal izateko. »