AMATTO

 

 

Zu, hainbeste amodio pizturik,

zu, aunitz pazientzia ukanik,

zure bizia hola emanik,

ni, zure haurra izanik.

 

 

Hainbeste urtetan ari izan zira

begiratzen  nere garapena,

ohartuz handitzen ari nintzela

maitasunez betea.

 

 

Ama baten amodio eztia,

zinezko eskaintza loratua,

betirako lotura sutsua,

amultsua duguna.

 

 

Zure besarkaden goxotasunak

lasaitu ditu izu-beldurrak,

izan ditudan kezkak eta dudak,

besarkadan joan dira.

 

 

Kontsolagarri, ta maitagarri,

bular laztanetik dugu hasi,

amodiozko lotura opari,

gaur egun zaiku bizi.

 

 

Orain sentitzen dut zure eskasa,

zure maitasunaren distira,

zeruaz amestuz nauzu begira,

zu zira agertzen ama!