ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA: ERAKUSKETA

Ziudadelako Mistoen eraikina – Beheko solairuak Isidoro Valcárcel Medina – Arkitektura goiztiarrak erakusketa hartuko du irailaren 23tik – Abenduaren 11raIruñeko topaketak 1972 – 2022 programaren barruan.

Isidoro Valcárcel Medinak (Murcia 1937) lan hauekin parte zuen 1972ko Iruñeko Topaketetan: Egitura tubularrak –Sarasate pasealekuan instalatu zuena– eta La Celosía film esperimentala –Príncipe de Viana zine-aretoan eman zena–.

1984tik 1992ra Arkitektura goiztiar gisa izendatu zituen hainbat proiektu landu zituen.

Arkitekturak ideiak adierazteko, bestelako bizimodu batzuk proposatzeko eta espazioei beste erabilera batzuk emateko duen ahalmenaren inguruko proposamenak biltzen dira erakusketa honetan.

Isidoro Valcárcel Medina, Bilboko Azkuna Zentroa eta IVAM – Valentziako Arte Modernoko Institutuaren laguntzarekin eta EHAEO – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren parte-hartzearekin ondu den erakusketa honek iraupen laburreko arkitekturei buruzko bisita gidatu eta jarduerak, lantegien eta jolas parte-hartzaileen jardunaldi bat, eta zenbait hitzaldi izanen ditu, besteak beste:

Antonio Cobo: Las arquitecturas efímeras de José Miguel de Prada Poole

Kristine Guzmán: Las arquitecturas prematuras de Isidoro Valcárcel Medina

ORDUTEGIA: Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.