URRIAREN 6a, OSTEGUNA, BIARRITZ
20:00 – Koliseoko Antzokia
Herri Uzta festibalaren 2022ko edizioa hitzaldi parte hartzaile batekin hasiko da eta hortan ‘Koldo Zabalaren bizia eta obra’, Ol-darra Euskal Baleten zuzendari artistikoari buruzko aurkezpena, anekdotak eta lekukotasunak izanen dira. Bere biziaren aurkezpen motz baten ondotik, bideoproiekzio batek lagundurik, Koldo Zaba-la hurbiletik edo urrunetik ezagutu duten pertsonak berekin partekatu dituzten mementuak partekatzera gomitatuak izanen dira.
URRIAREN 7a, OSTIRALA, BIARRITZ
20:30 – Gare du Midi
Oldarra Biarritzeko Euskal Baleten dantzari eta musikariek lehen aldiko ‘ZABALTZEN’ izendatu duten sorkuntza aurkeztuko dute Koldo Zabalaren omenez
Eszena zuzendaritza : Mame Amunarriz
Tokiak 15€tan dira helduentzat eta 7€tan 12urte peko haurrentzat eta erreserbatzen ahal dira Biarritzeko turismo bulegoan, www.tourisme.biarritz.fr edo telefonoz : 05 59 22 44 66
URRIAREN 8a, LARUNBATA, BIARRITZ
10:00 – Gare du Midi-tik -> St Eugénie plazara
Desfilea, dianak eta animazioa, Arrola (Baigorri), Begiraleak (Donibane Lohitzune), Izartxo (Uztaritze), Orritz (Irurtzun), eta Udaberri (Tolosa) dantza taldeek emanik
Ibilbidea : Herriko Kasinoa → Georges Clémenceau plaza → St Eugénie eliza → Merkatu plaza
12:00 – St Eugénie plaza (Plaza Berrin euria balitz)
Mutxikoak, Uztaritzeko Erdizka taldearekin
20:30 – Herriko Kasinoko Antzokia
‘DAMA’ ikusgarria : “DAMA” Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten bidez, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak ikusterat emaiten, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu musikatu eta dantzatu bat da. Jokin IRUNGARAY-k 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, mendi kaskoko ikuspundu-tik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.
• Ikuskizunaren sorkuntza, testuak eta taula zuzendaritza : Jokin IRUNGARAY
• Taula zuzendari laguntzailea : Maika ETCHECOPAR
• Musiken sorkuntza eta moldaketak : Ximun GARAT, Bastien MARIANNE eta Mai-der MARTINEAU
• Dantzen sorkuntza : Nathalie VIVIER, Ihintza IRUNGARAY, Jose CAZAUBON eta Xalbat CORRET
Tokiak 15€tan dira helduentzat eta 7€tan 12urte peko haurrentzat eta erreserbatzen ahal dira Biarritzeko turismo bulegoan, www.tourisme.biarritz.fr edo telefonoz : 05 59 22 44 66
22:30 – Mizanbu Gaztetxea
Ixtaklok Txaranga
XUTIK taldearen kontzertua
DJ Ttal
URRIAREN 9a, IGANDEA, MUTXIKOAREN EGUNA Urririk ARRANGOITZE – Naturaren Antzokia,
Hats Berri elkartearekin antolatua
11:00 – MUTXIKOAK Ezpela txarangarekin – Eszena irekia musikariei
13:00 – Jatekoa bertan Ikastolen sustenguz – Ezpela Txarangak animaturik
16:00 – Dantza ikusgarriak : Burrunka, Leinua, Udaberri, Bilaka
18:00 – Dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxo
|