KRESALA ZINEKLUBA: URRIA

Zineak ez du atsedenik ezagutzen, ezta Kresala Zineklubeko kideak. Horregatik, hilabete berri honetan hainbat saio interesgarri antolatu ditugu. Gainera, zineklubeko lagun batzuekin elkarlanean! Gogoratu, zuen zain egongo gara Trueban eta orain ere, Antzoki Zaharrean. Hurbildu saioetara!


Urriaren 18an, Le Havre filma ikusiko dugu. Pobrezia Zeroko kideekin elkarlanean antolatutako saioa da hau eta solasaldi interesgarria ere edukiko dugu. Protagonisten abenturak gertutik ikusi nahi dezue? Dena ondo aterako da? Etorri saiora!


Urriaren 19a, egun berezia izango da. Antzoki Zaharrean Kresala Saria ekitaldia edukiko dugu eta bertan, sariaz banatzeaz gain, Kresala Zinekluba, hamaika mundutarako leiho bat proiektua ikusiko dugu pantaila handian. Saioen atzean ibiltzen garenak, lehendabiziko aldiz, pantailan agertuko gara eta ez gara bakarrik egongo, gure lagun batzuk ere bertan azalduko dira. Laster jakinaraziko dugu ekitaldi honi buruzko informazio gehiago.


Eta aurtengo saridunak, Luis Bergua, Juan Berasategi eta Fernando Mikelajauregui izango dira. Gure maisu, lagun eta proiektua bizirik mantendu zutenak hainbat urteetan. Eskerrik asko hiruroi. Zuek gabe, ondorengo belaunaldiak ez ginateke hemen izango.


Hilabetea amaitzeko, Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen Zinemaldiarekin antolatutako saioa edukiko dugu. Truebako aretoan, Alex Garland zuzendariaren Men filma ikusiko dugu. Aukera bikaina filma pantaila handian ikusteko!

SARRERAK