Lizarrako Udalak 80.000 euro erabiliko ditu merkataritzan bi bonu kanpaina egiteko
Bazkide ez diren establezimenduek urriaren 10a baino lehen eman behar dute izena
Lizarrako Udaleko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak 80.000 euro erabiliko ditu urrian eta Gabonetako kanpainan saltokietan eginen diren bi bonu-kanpainatarako.
Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteko kide ez diren establezimenduek urriaren 10a baino lehen eman behar dute izena, eta desarrollo.local@estella-lizarra.com helbidera mezu bat bidali. Saltokiaren izena, arduradunaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa jarri beharko dira.
Beraz, kanpaina bakoitzerako 40.000 euro erabiliko dira, web plataformaren gastuak eta dagokion publizitatea kenduta.