Ametsa bilakatzen al da egia?
Itxaropena horretaz hazten da.
Beti izan nahi duguna,
nahi dugunaz azkar izan.
Amestu dut gure gizartea
goxoa izaten ahal dela,
gizarte euskalduna,
etorkizunari bideratua.
Lainoak altxatzen ari dira,
egunsentia agertzen ari da,
iduzki gorriaren keinuak
argiarazten du zerumuga.
Gure gazteria xutitu egin da,
gure haurrek dute ametsa
bihurtu errealitate aldera,
ametsa egia bilakatu da.
Aberri berria munduari
nahi diogu ezagutarazi,
orain dezagun sinetsi,
laida Euskal Herriari!
Ametsa bilakatzen al da egia?
Itxaropena horretaz hazten da.
Beti izan nahi duguna,
nahi dugunaz azkar izan.