EGILE BERRIENTZAKO XXXII. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA

 

Iruñeko Udalak egile berrientzako 2022eko XXXII. euskarazko literatur lehiaketarako deia egiten du, norgehiagokako araubidean. Sari modalitateak: poesia eta narrazioaEpea urriaren 28an amaituko daSari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako: lehen saria: 2.500 euro. Bigarren saria: 1.000 euro. Hirugarren saria: 500 euro eta 250 euroko lau aipamen, gehienez ere. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea.

Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Poesia: Modalitate honetan aurkeztutako lanek gutxienez 200 bertso-lerro izan beharko dituzte.

Narrazioa: Aurkeztutako lanek gutxienez 15 orri izan beharko dituzte (Arial letra mota, 11 tamainakoa, tarte bikoitzaz).

Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo argitalpen kolektiboetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Parte-hartzaileek beren lanak eta datuak aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko. Horretarako, inprimaki bat bete beharko dute, eta botoi honen bidez sartu beharko dute:

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta honako hauek osatuko dute:

  • Epaimahaiburua: Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria.
  • Epaimahaikideak: Hiru literatur aditu.
  • Idazkaria: Iruñeko Udalaren euskarazko kultur programazioko teknikaria, edo teknikari baliokidea.

OINARRIAK KONTSULTATU