EUSKO KULTURALA: HENDAIA, AZAROAK 5

 

Alos Quartet & Amaia Elizaran

5 azaroa I 20:30 – 22:30

Formakuntza klasikoa dute lau Alos taldekideek baina badute beste soinu inguruneen esperientzia ere. Hogei urte dira euskal laukote hori osatu zela eta talentu handiz uztartzen ditu folk musika balada malenkoniatsuak eta erritmo batzuetan deabruzkoak. Taulagainean izigarri eroso dira musikari horiek eta soka tresnek bakarrik sor ditzaketen adierazkortasun eta ñabardura multzoa erakusten dute.

Bozkarioz eta bizitasunaz, partekatzeaz eta esploratugabeko musika unibertsoetan egin bidaiaz beteriko arrats saioa izanen da. Lagun ukanen dute Amaia Elizaran, euskal dantzari eta koregrafoa, «Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma» izeneko dantza kontserbatorioan ohorezko diploma jaso duena.

Mendi Zolan kulturgunea