XAPATA ELKARTEA: ITSASUKO GEREZIA

 

Agur,

Xapata elkarteak “Itsasuko gerezien” ekoizleak elkartzen ditu. Dakizun bezala, badu aspaldi Itsasuko gereziarentzat AOP sormarkaren ukaiteko ezagupen galde txostena idazten ari girela.

2019 urtea arte, elkartearen kideak eta norberaren gereziondoak Itsasu eta ondoko herrietakoak ziren. 2020ko urtarriletik, eta “Lurraldeen garapena, mozkinen jatorria eta kalitatea” Masterrean zen ikasle baten lanari esker,  sormarkako eremua Lapurdi eta Baxe Nafarroko 66 herritara zabaldu zen.

Azken bilkura antolatzen dugu Urriaren 20an, Senpereko Herriko etxean, gaueko 8,30etan

Kontsumitzaile eta profesionalen eskaera gero ta handiagoari erantzun nahi badiogu, Itsasuko Gerezien sarea garatu behar dugu. Zure etxaldean, gerezien landatzea aktibitate gehigarri interesgarria izan daiteke. Ekoizpen baldintzeri buruz hitz egiteko, eta datu ekonomikoak partekatzeko, gomitatzen zaitugu antolatzen dugun bilkurara.

Elgar ikusiko dugulakoan, har itzatzu gure agurrik hoberenak.

Maryse CACHENAUT, Xapata elkarteko lehendakaria.

­