Kantatzen, idazten, dantzatzen…
aritu naiz.
Loreen usain goxoak sentitzen…
aritu naiz.
Lañoen argazkietan begiratzen…
aritu naiz.
Ilusiozko sentimenduak amesten…
aritu naiz.
Zure begirada samurra,
nirearekin gurutzatu zenean,
arnasa gelditu zitzaidan orduan.
Ekaitzak burrunba egin dezake
eta euriak trenpatu nazake,
deusek ezin luke aldatu,
gaur duguna partekatu.
Hori izan zen momentu aparta!
Dirdiratzen duen guzia
ez da, ez, beti argitsua,
baina zure begien kolorea
diamantearen sua da…
Jadanik desagertu zira,
baina utz idazu amesten,
egun batean, uste gabean,
gure begiak ber elkartuko direla…