Garagardoa mahaiaren gainean jartzen dizun zerbitzariak historia bat dauka, isuna haizetakoan ipintzen dizun poliziak historia bat dauka, aulkia, edalontzia, bonbilla, alkandora egin zutenek, denek historia bat daukate, zeukaten, galtzada-harri bakoitzak ere historia bat daukan modu berean, gari-zuntz guztiak edo gehienak garai bateko toki bateko sokan biltzen direlarik…