OROITZAPENEZ

 

 

Oroitzen naiz uda hartaz,

mendietako ibiltzeaz,

gure zorakerietaz,

ta biziaren goseaz.

Oroitzapen nostalgiak,

dira burura igotzen,

ikusten ditut oraindik,

gaurkoak balira bezala.

 

Oroitzen naiz galernetaz,

harrapatu gintuena,

nola euria ixuri zen,

trenpatuz gure gorputzak.

Aterpea atxemanik,

elkarrez besarkaturik,

egon ginen uzkurtuak,

gaua erori zelarik.

 

Oroitzen naiz pentsaturik,

berriz joatera menditik,

toki horiek sentitzea,

bidexka berraurkitzea.

Gogoetak biziak dira,

ene baitan kokatuak,

ateratzen zaizkidanak,

bakardadezko gauetan.

 

Oroitzen naiz bai gaur ere,

gauaren isiltasunaz,

zu eta ni amorante,

genuelarik sua erre.

Bihotz xokoan pausatua,

gure mendiko balada,

melankonia goxoa,

hasperena pizten didana.