Hiriko idazle gazteen sorkuntza-lanak eskaintzen ditu –kontakizun eta olerki saridunak–, irakurtzeko, deskargatzeko eta partekatzeko
Iruñeko Udalaren Iruñeko Gazteendako Literatura Lehiaketaren XXXII. edizioan irabazle izan diren lanak www.letragaztea.com webguneetan argitaratuta daude. Gune digital hori gazteen literatur sorkuntzen biltegi gisa erabiltzen da, eta udal lehiaketa honen aurreko hiru edizioetan saritutako lanak ere jasotzen ditu. Webgune horiek aukera ematen dute obrak PDF formatuan deskargatzeko, gero hedatu ahal izateko, eta lanak zuzenean inprimatzeko. Horrez gain, irekita mantentzen ditu argitaratutako idazkiak Creative Commons lizentziapean (lizentzia horrek lanak erabiltzeko aukera ematen du, baldin eta egilea nor den aitortzen bada, merkaturatzen ez bada eta eratorritako lanik egiten ez bada).
Hiriko egile berriekiko interesa dutenek edo oso jende gaztearen azken sorkuntzak irakurri nahi dituztenek dagoeneko eskura dituzte. Euskaraz Lizar Sevillano Chocarroren Guztiengandik hurbil eta Lorea Guembe Otxotorenaren Noraezean dira poesiako lehen lan sarituak. Horiek biltegian jasota daude.
Narrazioan euskarazko lehen sariak Aiora Avila Larragetaren Gure istorioa eta Oihane García Rípodasen Ezkutuan lanentzat izan dira; biak ala biak daude www.letragaztea.com webgunean.
EGILEEN ZERRENDA ETA LAN SARITUAK
Poesia
-
14-16 urte
– 1. saria: Lizar Sevillano Chocarro, Guztiengandik hurbil.
– 2. saria: Eman gabe
– 3. saria: Eman gabe
-
17-18 urte
– 1. saria: Lorea Guembe Otxotorena, Noraezean.
– 2. saria: Eman gabe
– 3. saria: Eman gabe
Narrazioa
-
14-16 urte
– 1. saria: Aiora Avila Larrageta, Gure istorioa
– 2. saria: Oihana Abasolo Pérez, Ikusi ezin diren koloreak. Itsu baten bizipenak
– 3. saria: Inés Cuevas Aparicio, Pantaila baten atzean
-
17-18 urte
– 1. saria: Oihane García Rípodas, Ezkutuan
– 2. saria: Lorea Guembe Otxotorena, Zoriontasuna hori zen
– 3. saria: Maia Campion Lezaun, Nire egunerokoa.