ZINETIKA JAIALDIA: MIKEL BELASCOAIN

 

Mikel Belascoain (Iruñea, 1978) artista plastikoa, zinema dokumentaleko zuzendaria eta sortzailea da.

 

Bere lana Arte Berriko ideiaren ingurukoa da. Arte-diziplinen arteko elkarrizketa askean eta anarkikoan oinarrituta esperimentatzen du, beste artista batzuekin eta beste jakintza-arlo batzuekin. Bere iritziz, bere lanek beren izaera materiala gainditu behar dute, eta, horretarako, espazioarekin eta denborarekin ere esperimentatzen du, atmosfera eta proposamen holistikoak sortzeko funtsezko elementu gisa ulertuta horiek.

 

Pintura da bere lanaren ardatza, eta mota guztietako formatuetan lantzen du: marrazkia, mihisea eta formatu handiko instalazioak, besteak beste. Pintura edozein sorkuntzaren hasiera ere bada; izan ere, hizkuntzaren bidez berarentzat eskuraezina den informazioa eta ezagutza ematen dizkio. Horregatik, pintura ideia berrien leihoa da harentzat.

Maila filosofikoan, bizizaletasunarekin identifikatzen du bere burua, eta bereziki interesatzen zaio pertsonok gure begiradarekin dugun gaitasun eraldatzailea. Begirada kontzientean eta inkontzientean sorkuntza ekintza bat eta jarrera aktibista, poetiko eta iraultzaile bat aurkitzen ditu.

 

ZINETIKS

“Luna negra”: Miguel Goñi & Mikel Belascoain, 26 min