LURRAMA 2022

LURRAMA 2022 ederki bukatu da !

Lurramako ekipa uros da 17. edizioa ederki iragan baita !

2019an izan zen azken edizioa Miarritzen, eta itzulerak arrakasta haundia bildu du, 20.000 bisitariz gora izan baitira.

980 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 3 gau antolatu ditugu. Hauek bihotzetik eskertzen ditugu.

Ostegunean 36 lehen mailako eskolek tailer pedagogikoetan parte hartu dute, 7 laborantza lizeoren bisita izan dugu eta urtero bezala Garazi eta Miarritzeko ostaler lizeoko ikasle eta erakasleek lehen eguneko apairuak segurtatu dituzte.

Mendiaren gaiak publikoaren interesa piztu du, orotarat 800 bat jendek mintzaldi eta mahain inguruak entzutera izan baitira.

Bestalde gasna eta ogi lehiaketak iragan dira, hona hemen emaitzak :

GASNA LEHIAKETA :

Bortukoan :

Lehen saria : BERHOUET Michel & Peio

Bigarren saria : CARRIORBE/BISCAY Véronique & Benat

Hirugarren saria : HARISPURU Pascal

Etxekoan :

Lehen saria : URRIZAGA Antton

Bigarren saria : CACHENAUT/LEGRAS Maryse & Stéphane

Hirugarren saria : ETCHELECU Hélène & Jérôme

Esnetegian :

Lehen saria : COOPERATIVE AZKORRIA

Bigarren saria : FROMAGERIE DU PAYS D’ARAMITS

Hirugarren saria : FROMAGERIE DES BERGERS DE SAINT-MICHELSARL GARAZI

OGI LEHIAKETA :

HERRIKO OGIA : Alexandre Migozzi, Gaiaokindegia, Angelu

Lurrama
Zuentzat
64220 Ainhice Mongelos
lurrama@ehlgbai.org