ZINEBI 2022

Abian da ZINEBI, ikus-entzunezkoen sektorearen topagune garrantzitsua


Zinebi, berriro ere, ezinbesteko hitzordua da euskal ikus-entzunezkoen alorrean. Hainbat proiekzio eta topaketa izango ditu, networking-a eta koprodukzioak sustatu eta talentu gazteei aholkularitza eta laguntza emateko.


64. edizio honetan, euskal presentzia bereziki garrantzitsua izango da, eta aipatzekoak dira film laburren sail ofizialeko proiekzioak, María Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’ filmarekin gozatzeko aukera, edota Itziar Gómezen ‘Go!azen 9.0′ telesailaren bederatzigarren denboraldiko lehen atalaren proiekzioa.


Informazio gehiago