LORALDIBERRI: URRUÑA, ABENDUAK 4

 

                Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka.

 

Abenduaren 4an, igandearekin, (09:00 – 14:00), Loraldiberri izeneko lehen liburu eta diskoa azoka izanen da Urruñan, herriko plazan, elizaren aitzinean. Antolatzailea: Urrunaga elkartea. Laguntzailea: Berttoli elkartea. XIX. mendearen erdialdean euskal kulturaren loraldia izan zen Urruñan eta Euskal Herri osoan, Antton Abadiak piztua eta diruz lagundua. Orain, azokarekin orduko loraldia ekarri nahi dute urruñarren burura. Hogei bat argitaletxe eta elkartek parte hartuko dute, eta ainitz izanen dira azokara, liburuak edo diskoak izenpetzera hurbilduko diren idazleak, kantariak eta musikariak.

Horretaz gain, Euskal Herriko Xokolata Elkartekoek xokolata beroa eskainiko diete hurbilduko diren guztiei. Abenduaren 3an, Euskararen Eguna izanen da, eta azokak egun horrekin bat eginen duela adierazi digute. Izanen dira liburuak eta diskoak adin guztietako jendeentzat eta haurrendako ipuin, bideo eta ekoizpen ugari izanen dira aukeran. Hurrengo astean Durangoko Azoka izanen da, baina erran digutenez, Urruñako Azokan izanen dira liburu eta disko plazaratu berri ainitz, gerora Durangon izanen direnak. Aukera ezin hobea urruñarrek Olentzero eta Eguberrirako opariak hauta eta eros ditzaten.

Hamabost argitaletxe edo elkarte izanen dira beren ekoizkinekin azokako mahaietan: Elkar, Ttarttalo, Maiatz, Zortziko, Dakit, Lapurdi 1609, Hatsaren Poesia, Urrunaga, Urruñako Antzerki Eskola, Asisko Urmeneta, Ekilore, Thierri Biskari, Rosamari Arburua, Maita Kultura eta Euskal Herriko Xokolota Elkartea. Horietaz gain, hogei bat idazle, kantari eta musikari izanen dira bertan. Kuxkuxtu txarangak goiza berotuko du, eta Filipe Aramendi Urruñako auzapezak ongi etorria emanen digu. Beraz, izanen da zer ikusi eta zertaz goza.

Harremanetarako:

– Xerar Urrutia / 06.37.01.52.47 / gerard.urrutiajorajuria@gmail.com

– Joseba Aurkenerena / 07.68.13.17.49 / amalur.baita@gmail.com