IRULEGIKO ESKUARI BURUZKO ÑABARDURAK

Ofizioko hizkuntzalariei aditu ondoren (Javier Velaza, latinean eta J. Gorrochategi hizkuntza indoeuroparrean adituak), neure iritzia ere agertzera ausartzera noa, hizkuntzazale gisara. Izan ere, aurkikuntza hau oso berezia eta garrantzitsua baita, euskaldun guztion zorionerako. Eta zeresan handia ekarriko duena, goian aipatu hizkuntzalarien ustez.

Zeren batetik, “Vasconización tardíaren” gezurra agerian uzten baitu, eta “Una historia de Vasconia” lotsa gorrian utzi lotsagarri. Are, nahiko motibo emoten dau Iruña-Veleiako afera beirplanteatzeko seriozki.

Hizkuntzalari guztiok diotenez, testu horretako lehen hitza, SORIONEKU euskal kutsukotzat jotzen dute

(vascónico deritzote gehienek, edo bascón, ezen ez celta edo celtibérico. Laster saiatuko naiz hizkuntzalariok erderaz dioten terminologia euskerara itzultzen eta, ene aldetik ahalez, argitasunaren ekarpen bat egiten.

Beste kontu bat da testu horren interpretazioa. Eta

hüntaz ere nire ekarpena egiten saiatuko naiz. Hortixe hasiko naiz, hain zuzen, nire interpretaziotik:

SORIONEKU   (N)

*ZORIONE-EIÑ-EN-UKU

leku zorionekoa

Cf. Lehenik argitu beharra dago zergatik bihurtzen dan jatorrizko Z  hori, S.

Hizkuntza gertaera horri “irregulartasuna” deritzote hizkuntzalariek. Nire ustez argi dago “irregularitate horren zegatia: “irregulariteak” beti-beti gertatzen dira bi bokal elkartzen direnean, kasu honetan i-o bokalak.

Hurrengo lerroetan oso zail gertatzen da testuaren interpretazioa egitea. Hizkuntzalari gehienek (guztiek ez esatearren) interpreta-ezina dela diote. Hori bai, hitz iberikoak direla tartean.

Neu ez nator bat interpreta ezina delakoaz. Hona hemen, segidan, ene interpretazioa:

N  T  N  E  KE  BE E  KI  R  A TE  R  EN

*TAN-EIÑ-EN-E-KE  BE-E-KIR-ATER-EN-UNE

ikus egizu eraikuntza hau, izan bedi atergune bikain-bikaina

Cf.-1: lehen galdera da ea zelan ateratzen dudan hori guztia, sonbrairutik erbia bailitzan. Kontua da bokal eta kontsonante solte horiek “kodeak” direla; hau da, testu hori idatzi zuenak eta irakurtzen zutenek bazekitela bokal eta kontsonante solte horien azpian hitzak zeudela, eta zeitzuk ziren zehazki azpiko berba horiek. Adibidez, “e” bokalaren azpian “ekuzu” iberiera datza (euskeraz “ikus ezazu”); Hortaz, iberiera hizkuntza dago azpian.

Halaber, N  T  N unitatean euskal aditza datza: TA-AN-EIÑ-EN; (EGIN aditz nagusiaren aurrekaria)

Beraz, tartean euskera eta iberiera hizkuntzak dagoz, ze jende hura elebiduna baitzen (edo poliglota). Hortaz, iberiera (eta euskera) jakin gabe ezin da dezifratu testu hau. Ba al dakite iberiera hemengo hizkuntzalariek? Bada, ez dute erakusten iberiera jakin nahi dutenik ere. Ba al dakite euskera aski hemendik kanpoko hizkuntzalariek? Horiek behintzat ahalegina egiten dute, batik bat R.M. Azkueren hiztegia  arakatuz.

Jarrai dezagun:

O  T  I  R  TA  N  E  S  E  KA  R  I

*ON-TIR-TA-UNE-ES-SE-ARA-GARRI-EN

gune bikain-bikaineko etse lekua, atergune atsedengarria

E  R    A  U  KO  N

*ER-ARA-UKU-ON

leku-gune egoki-egokia egonean egoteko

Testu honetan, argi eta garbi dakutsagu hurrengo gauza hauek:

1.-Lehenik, brontzeko esku horren zentzua: etxea erakustea kanpotik datorrenari, hots abegi egitea eta etxera gonbidatzea.

2.-Beharbada, bide batez , zeinu eta jarrera abegitsu horrekin etxea babestea, balizko etsaiak uxatuz, bakezko jarreraz.

3.-Zertarako jartzen dugu, oraindik gaur egun, ekilorea edo beste landararen bat atean? Egizue eskolaz kanpoko jarduera hau, eta galde ohitura horren zergatia etxe bakoitzeko zaharrei.

4.-Har kontutan hizkuntza iberiarra Akitanian berton sortu zela duela 18.000 urte: solutre aldian gure amamek bisilabazko hizkera eraiki zutenean.

Izan ere, hizkuntzalariek “aitzineuskera” deritzoten lehen euskera milenarioak -150.000 urte dauka, edo gutxienez 120.000 urte. Orduantxe sortu ziren zeozelan berba egiteko kapaz ziren gizakiak (Neandertal gizakia edo horren arbaso Heidelberg gizakia, lehenbizi sua kontrolatu ahal izan zuela)

Gizaki hoiek izan ziren berba egin ahal izateko gaitasuna izan zuten lehenak. Horiek hitz-hots silaba-bakarrak erabiltzen zituzten, hainbat zeinuz, keinuz, intonazio-leloz eta eskuen mugimendu askotarikoaz baliatuz; hortaz, hizkera erro mugatuez baliatuz, baina hizkera oso adierazkorra, “expresiboa”.

Esan dudanez, duela 18.000 urte hizkera barri bat eraiki zuten, euskera ”modernoa”, silaba bikoa, lehengo silaba-bakarrean oinarritua (SU/SUTE; ZI/ZITU; IZ/IZAN…)

Aurrerakuntza horrekin batera sortu zan iberiera. Hortaz, iberiera ez zan etorri kanpotik, baizik antzinako EHan sortu zan: Akitania zabalean, eta Koba gehien zegoen lekuetan, zeren oraingo euskal herriak ez baitziren populatuak, baizik gehienbat oihanak.

Beraz, euskeraren seaskak Périgord eta Kantabrian daude; horietara joan behar genuke, arabeak MECAra bezala.

5.-Azkenez, ESKU gaineko testu honetan iberierazko erroak ageri dira: TIR (bikaina); TER (lurraldea), TAR (parajea), TA (bailara)… Zergatik esplizitatu behar zituzten gehiago iberiarazko erro horiek? Jendeak, erromatarren garai horretan, nahiko ahaztuta zuelako, jada, iberiera.

Kontutan hartu behar da, iberiera eta euskera hizkuntza berbera izan zela 10.000 urtez baino gehiagoz, (hizkuntza bera zen, ahizpa bikia), harik eta laborantza gertatu zan arte; orduan, artean herri nomada ziren haiek egondu egin ziren: leinu batzuk berton geldituz, gure arbasoak; eta gainontzeko leinuek Levante aldera jo zuten, eta ondoren Andaluziara eta penintsula iberiko osora.

Azkenaurreko auzia: zer gertatu zen azkenean gure ahizpa bikiarekin? Iberiera idatzia latin idatziak irentsi zuen, orain dela 2000 urte; iberia mintzatuari dagokionez, jendeak luzaro jarraitu zuen hitz egiten (Iruña-Veleian ere ageri denez), eta orain hizkuntza ”romaniko gaizki deitutako” gaztelera, catala, gaskoin eta abarrak dira dialekto iberiko. Ezen ez baitatoz latinetik, uste dan bezala, baizik iberieraen dialektoak dira. “No venims dins latina” idatzi du, azertu handiz eta argumentu definitiboz Carme G. Huertas mallorcarrak. Sasoia da ohiko “romanismoa” gainditzeko eta Akademietakoak eguneratzeko.

Eta bukatzeko, bedi nire partetik, azken galdera: zergatik ez dute irakasten gure eskoletan eta akademietan euskeraren historia eta pentsaera? Ez du balio euskera ”gainditu beharreko asignatura” gisa planteatzea, gure Hezkuntza Itunean planteatuta dagoen moduan. Euskera, biluzik barik, bere historiarekin eta pentsaerarekin (bre soineko eder guztiekin saldu behar zaio belaunaldi barriari.