Xapata elkarteak Itsasuko gerezien ekoizleak bateratzen ditu. Sormarka ardiesteko lan desberdinen artean, gereziak ekoizteko ahala emendatzea bada.
Horregatik, urtero, gereziondoen salmenta proposatzen dugu. Urte bat eta erdiko arbolak izanen dira, Itsasuko motekin txertatuak. Bertako barietateak hemengo klimari eta baldintzeri egokiak dira. Bi barietate desberdin aukeratzea aholkatzen dugu elkar fertiliza dezaten.
- Peloa : mami purpura edo beltza, goiztiarra (maiatzean biltzen da)
- Xapata eta Garroa batzuk: larru liranja/gorria, mami xuria (ekaineko lehen hamabostaldian biltzen da)
- Beltxa : gerezi beltza (ekaineko azken hamabostaldian biltzen da)
Ondoko banaketa abenduaren 17an eginen da Itsasun. Hilabete bat badugu manaketa guziak hartzeko, beraz zuen laguntza eskatzen dizuegu mezua ahal bezain bat zabaltzeko.
Gereziondoen prezioa:
– 23 € publikoa zabalarentzat
– 17 € laborarientzat, Xapataren urteko saria hartuz (50 €)
Lehendakaria,
Maryse Cachenaut
Xehetasunak:
06 89 29 19 85
www.cerise-itxassou.com