Loraldiberri
Abenduaren 4.ean paratuko da elizaren aurrean
Abenduaren 4. egunean Urruñan Loraldi berri izeneko ekimena paratu dute. Urrunaga elkarteak zergatik ipini duen Izen hori erraz asmatu dezake irakurleak zergatik. XIX. mendean Euskal Herri osoan Antton Abadiak bultzatu zituen Loraldi jokoak. Garai haien fosil moduan geratzen dira gaur egun Donostian eta Zarautzen egiten diren Euskal jaiak; zeinetan euskal kulturan sortutako hainbat ekintza saritzen diren. Baina aipatu herrietan liburuek ez dute lekua, naiz zarauztarrek idazlanak saritzen ba dituzte.
Urrunaga elkarteak giro haren hatsa jaso eta kulturaren azoka paratzea erabaki du. Azoka hori abenduaren 4ean, goizeko 9etatik arratsaldeko 2ak arte luzatuko da. Aurreko egunean euskararen eguna ospatuko dugu Euskal Herrian, eta aurreko hamabost egunak (azaroak 18tik-abenduaren 2ra) Euskaraldia ospatuko da gure herri guztietan: Hitzez ekiteko garaia. Belarriprest eta ahobizi erroleei errelebua emango dio, horrela bertan begiprest errola betetzeko prest dauden euskaldunei lekua ematen zaio (irakur: http://www.elinberri.eus/2020/11/27/izan-begi-prest/).
Bertan ez dira solik liburuak aurkituko, baita diskoak, eta ez da horretan geratzen goiz horretan aurkituko duguna. Negu-bidean gaudenez, hotza egiteko garaia gainean dugunez, Euskal Herriko Xokolata elkarteak banatuko duen txokolate beroak giroa epeldu eta gozoz beteko du.
Bertoli elkartearen laguntzarekin Urrunaga elkarteak Olentzaro eta Eguberrirako opariak aukeratzeko aukera ezin hobea izango dute urruñarrak. Bi elkarte horiek azokarako mahaietan hurrengo argitaletxe edo elkarteek ekoiztuak erakutsiko dituzte horretarako paratuko diren mahaietan: Elkar, Ttarttalo, Maiatz, Zortziko, Dakit, Lapurdi 1609, Hatsaren Poesia, Urrunaga, Urruñako Antzerki Eskola, Asisko Urmeneta, Ekilore, Thierri Biskari, Rosamari Arburua, Maita Kultura eta Euskal Herriko Xokolota Elkartea. Horietaz gain, hogei bat idazle, kantari eta musikari izanen dira bertan. Goiz giroa berotze lanetan Kuxkuxtu txaranga arituko da. Ongi etorri, bere aldetik Urruña herriko auzapez, alkate, den Filipe Aramendi jaunak emango du.
Txokolatearen laguntzarekin izan zaitez goiz horretan belarriprest edo begiprest, eta jende guztiarekin ahobizi. Zure etxean bilakatu zaitez begibizi!